Produktuak

IRURA S.A. enpresan eraikuntza arloko eta berritze lanetarako mota guztietako materialak ditugu. Hementxe duzu gure instalazioetan aurkituko dituzun materialen laburpen txiki bat:

Burdineria

Irura Materiales - Ferreterías

Profesionalentzako tresnak eta eraikuntza lanekin lotutako tresneria mota guztiak ditugu.

Hemen behean dituzu markarik esanguratsuenen webguneetara jotzeko loturak.

Eraikuntzako materialak

Irura materiales de construcción

Hauxe da IRURA S.A. enpresaren espezializazio arlo nagusietako bat, eraikuntzako materialena. Gure instalazioek 5.000 m2-tik gorako azalera dute, eta bertan gordetzen ditugu obra baten fase desberdinetan beharrezkoak diren elementu guztiak.

Estalkiak

Irura Cubiertas

Frantzian eta nazio mailan dauden markarik hoberenak ditugu. IMERYS TOITURE marka frantsesarekin lan egiten dugu, besteak beste, eta bere produktuak banatzen ditugu; baita beste batzuenak ere, nazio mailako COBERT URALITA markarenak, esate baterako.

Era berean, estalkiak muntatzen hasi eta bukatzeko behar diren osagarri guztiak ditugu eskuragarri (erretenak, arrastelak, oihalak, VELUX leihoak…).

Teilatua oso-osorik jartzeko aukera ere eskaintzen diegu profesionalei, obra berrietan zein zaharberritze lanetan. Horretarako, muntatzaile talde bikaina dugu, eta garabidun kamioak, teilatua behar bezala jarri ahal izateko.

Ez izan zalantzarik, eta jarri gurekin harremanetan.

Hoditeria

Irura Materiales - Tuberías

Kanalizazio, hornidura, saneamendu, hustuketa, elektrizitate eta telefonoekin lotutako lanak egiteko behar diren produktuak banatzen espezialista da IRURA S.A. enpresa.

Produktu guztien artean, hauek dira aipagarrienak: hoditeria sorta zabala, osagarriak, erregistroak, saretak eta pieza bereziak.

Arazketa sistemei eta hiri altzariei buruzko erreferentziak ere eskaintzen ditugu.

Inpermeabilizatzeko materialak

Irura Materiales - Impermeabilizantes

Inpermeabilizatu nahi den eremuaren ezaugarrien araberako produktu eta tratamendu mota desberdinak ditugu.

Asfaltozko geruzak, inpermeabilizatzeko margoak, mota guztietako harri naturalak finkatu eta uretik babesteko tratamendu bereziak, gresa, zeramikak, egurra eta bestelako materialak.

Isolamenduak

Irura Materiales - Aislamiento

Babes zaitez eta babestu itzazu zure ingurukoak tenperatura aldaketetatik eta zaratetatik isolamendu termiko eta akustikorik hoberenak erabiliz. Produktu ugari ditugu, besteak beste: lodiera eta dentsitate desberdinetako arroka zuntzak, poliestireno trinkotua, porespana, geruza anitzeko oihalak, beira zuntzak, etab.

Itsasgarriak eta zigilagailuak

Irura Materiales - Adhesivos y selladores

Itsasgarri eta zigilagailu kimikoen arloan merkatuan dauden markarik hoberenekin lan egiten dugu: Krafft, Sika, Fischer, Danosa, Chova, etc.

Hainbat produktu ditugu: itsasgarriak, zigilagailuak, banda autoitsaskorrak, asfaltozko geruzak, etab.

Margoak

Irura materiales pinturas

Margo sorta zabala dugu, kolore eta mota askotarikoak: fatxadak konpontzekoak, terrazak inpermeabilizatzekoak, eraikinen barruko eta kanpoko hezetasun arazoak konpontzekoak, egurra tratatzekoak (BONDEX).

Tximiniak eta barbakoak

Irura Materiales - Chimeneas y barbacoas

Tximinia sorta zabala dugu (labedun berogailuak, egur tximiniak, pellet berogailuak, barbakoak, etab), eta horien inguruko aholkularitza profesionala eskaintzen dugu.

Zeramika

Irura Materiales - Cerámica

Komunetan, sukaldeetan, terrazetan, garajeetan eta bestelako lekuetan jartzeko zeramikak ditugu ikusgai erakusketa eremu eguneratu batean. Bertan, arreta profesionala eta pertsonalizatua emango dizugu. Horrez gain, barnealde zein kanpoaldeetan jartzeko harri naturalak eta artifizialak ere baditugu.

Hemen behean dituzu markarik esanguratsuenen webguneetara jotzeko loturak.

Feder

Web confinanciada al 50% por el FEDER